Comunicado de Ezkerretik Bilduz

EUSKAL HERRIA
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Eraso larri batean aurrean gaude eta estaturik gabeko herriak eraso horren aurrean tresna juridiko-politikorik gabe gaude. Gure sistema ekonomikoa arautzeko, burujabetza ezinbestekoa da. Espainiako eta Frantziako estatuen aurrean ez ezik, “merkatuen” aginduei aurre egiteko ere, baliabide juridiko-politikoak behar ditugu. Baliabide horiek, Euskal Estatu aske batek soilik berma ditzake.

Kapitalismoaren azkeneko fasearen porrota, hau da, neoliberalismoaren  porrota, klaseen arteko zapalkuntza ahalbideratu duen azpiegitura ekonomikoaren eta gainegitura politikoaren porrota da. Kapitalismoa birziklaezina da, izan ere, produkzio sistemak, lan-antolaketak eta aberastasunaren banaketak errotik aldatzeko beharra dute. Europan nagusitu den sistema sozio-ekonomikoa eta kulturala jasanezina da. Herrien, pertsonen eta langile-klasearen neurrian eginiko sistema politiko, sozial eta ekonomiko berriak abian jartzeko garaia da.

Kapitalak 40 urtean zehar izandako oldarraldirik handiena, mundu osoan  ari gara  pairatzen. Ekonomia produktiboak zerbitzuen sektorearen alde eraitsi dituzte, ehun produktiboa “Burtsan” jokatzen duten bitartekarien mesedetan. Euren ekonomia birtualarekin engainatu gaituzten berdinek,  amets amerikarretik esnatu dituzte planeta osoko herritarrak.

Neoliberalismoari, multinazionalei, kapitalismoari hankak geldiarazteko eguna iritsi da. Ez dago erdibideko konponbiderik, beraien ereduak hondamendira garamatza. Aldaketa ekarriko duen borroka politikoaren ildotik jarraitu behar dugu, bide berriak landuaz, baina, Herri Langileak askatasunaren bidean adostutako helburuak ahaztu barik.

Ezkerretik Bilduz-ek, sozialdemokraziatik haratago dauden hainbat sektore independentista biltzen ditu. Ekimen honek aldaketa nazionala eta soziala ezkerretik egin behar dela argi du eta testuinguru geopolitikoak arrazoia ematen digu, ezin baitugu konponbiderik espero injustizian oinarritutako sistema neoliberala bultzatu, babestu ala onartu duten sektoreengandik. Kapitalismoa bada arazoaren muina, arazoa erroetatik gainditu behar da.

Langilegoak elkar hartu eta kapitalismoaren aurkako borrokan antolatzera deitzen dugu. Ezkerreko alternatiba askatzailea behar dugulako, Ezkerretik Bilduz-ek euskal sindikatuek Martxoaren 29an antolatu duten  GREBA OROKORRAREKIN bat egiten du.