Oarsoaldeko bost gazteren aurkako espetxe zigorra berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak

JUVENTUD
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Espainiako Auzitegi Nazionalak Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza gaztei ezarritako sei urte eta sei urte eta sei hilabete arteko kartzela zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak.  Iosu Arruabarrena, aldiz, absolbitu egin du.

Epaia ezagutu baino minutu batzuk lehenago, prentsaurreko bat eskaini dute inputatutako gazteek, haien senideek eta Eleak Mugimenduko kideek. “Ezinegon hutsean” bizi direla salatu eta minutu gutxira izan dute epaiaren berri. “Babes harresia” indartzen jarraitzeko, manifestatzeko deia egin dute; igandean, 12.30ean, Errenteriako Zumarditik Gure etxeko ateak zabalduta daude lemapean.

2008ko apirilean Oarsoaldeko hamasei gazte atxilotu zituzten Segi gazte antolakundearekin eta kale erasoekin lotuta. Inkomunikazio aldian torturak eta jazarpen sexuala jasan izana salatu zuten. 2011ko ekainean gauzatu zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Hark, hamar gazte absolbitu eta seiri ezarri zien espetxe zigorra. Auzitegi Gorenak aurreko hamar absoluzioak berretsi, Arruabarrena ere absolbitu eta bost gazteren aurkako sententzia mantendu du.

FUENTE: http://topatu.info/oarsoaldeko-bost-gazteren-aurkako-espetxe-zigorra-berretsi-du-espainiako-auzitegi-gorenak/