EUSKAL HERRIA Murrizketa eta inposaketen aurka egingo du IAk hilaren 11n eta eskola nazionalaren alde 12an

JUVENTUD
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

«Inposatutako erreforma eta murrizketak» arbuiatzeko, hilaren 11rako greba deitu du Ikasle Abertzaleak taldeak. Hurrengo egunean, jai egun arrotza izanik, euskal eskola nazionalaren aldarria plazaratuko dute.

baetako Kanpusean, bi deialdi garrantzitsuren berri eman du Ikasle Abertzaleak kolektiboak. Datorren urriaren 11n, «Estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasle mugimenduekin batera», grebara deitu dituzte ikasleak, Gobernu espainola –Gasteiz eta Iruñeko Gobernuak «bidelagun»– «inposatzen ari den murrizketa eta erreformei» muzin egiteko.

«Urriaren 11n, inposatutako erreformei ez esango diegu eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza aldarrikatuko dugu», nabarmendu du Ikoitz Arrese IAko eledunak.

Greba egun horretarako mobilizazio ugari deitu dituzte zentro desberdinetan.

Jai egun arrotzen aurka

Hurrengo egunean, hilaren 12an alegia, jai egun arrotza izanik «euskal ikasleok zer ospatzerik ez» dutela nabarmendu du Haizea Solagurenbeaskoa IAko bozermaleak.

«Inposaketa ororen aurrean, gure alternatiba den euskal eskola nazionala» eraikitzeko hautua berretsi du eta, bide horretan, egun horretarako antolatu dituzten herri eskoletan parte hartzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak taldea.

FUENTE: http://www.naiz.info