Hamar gazte epaituko dituzte, Segiko kide izatea egotzita

JUVENTUD
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Irailaren 18tik 28ra Hernani eta Urnietako hamar gazte epaituko dituzte Auzitegi Nazional espainolean. Zazpi eta bederatzi urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte.

Hernani eta Urnietako hamar gazte epaituko dituzte irailaren 18tik aurrera Auzitegi Nazional espainolean, Segiko kide izatea egotzita. Zazpi eta bederatzi urte arteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte haientzat, Hernanin egin duten agerraldian jakinarazi dutenez.

Gazte horietako zortzi 2009ko martxoaren 31n atxilotu zituzten eta bost egunez inkomunikatuta eduki zituzten. Gehienek, batek ezik, tratu txarrak salatu zituzten. Zazpi espetxeratu egin zituzten eta beste bat aske geratu zen, fidantza ordainduta. Beste biak beren kabuz aurkeztu ziren Auzitegi Nazionalean; bat aske geratu zen fidantzarik gabe eta bestea kartzelara bidali zuten.

Talde armatuko kide izatea egozten diete, prentsaurrekoan salatu dutenez.

Epaiketa honek egungo egoera politikoan «inolako zentzurik ezta lekurik ere» ez duela nabarmendu dute.

«Estatuaren estrategia inmobilista euskal gizartearentzat ulertezina da eta gizartea bera izango da blokeo estrategia honen antzutasuna agerian utziko duena», esan dute.

Agerraldian irailaren 15ean hernanin egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.