Iraultzaile, sozialista eta feminista baten ondarea (I)

MUJERES REVOLUCIONARIAS
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Opor egun batzuen ostean berriz nago bueltan, txapa sartzeko gogoekin. Gaurko sarrera, eredugarria izan zen militante iraultzaile, feminista eta sozialista historiko bati eskeeni nahi diot; Rosa Luxemburgori.

XX. mendeak izan duen emakume teorilari Iraultzaile garrantzitsuenetariko bat. Bere erailketaren 94. urteurrena betetzen den egun hauetan (1919ko urtarrilak 15, Berlin), berak garatutako hainbat auzien inguruan arituko naiz.

Bere garapen teorikoaren azalpenean sartu aurretik, garaiko testuingurua azaltzea ezinbestekoa ikusten dut, edukien ulerkera integralago bat izan dezagun:

Roxa Luxemburgo 1871an jaio zen Polonian, familia judutar batean. Bere ekinbide politikoa gaztetatik hasi zuen, 16 urte zituela, “Proletalgoa” izeneko alderdi iraultzaile sozialistan. Varsoviako unibertsitatean ekonomia politikoaren klasikoak sakonki aztertu zituen bere militantzia alde batera utzi gabe. Luxenburgoren militantzia politikoaren lehenengo urteetan, Poloniako mugimendu sozialisten arteko gatazkak bizi izan zituen, auzi nazionalaren inguruko lehenengo gogoetak garatuz. Gertakizunez betetako urte hauen ostean bere jarduera politikoa Europako mugimendu sozialisten erdigunera eraman zuen, Alemaniara.

Bertan Alemaniako alderdi sozialdemokratan (SPD) aktiboki militatu zuen, gehien gailentzen ziren koadro politikoekin harremanetan jarriz. Alemaniako Alderdi Sozialdemokratan, bi tendentzia politiko elkarbizitzen ziren; alde erreformista, estatu kapitalistaren forma “demokratiko” berrietara moldatua, eta alde Marxista, gizartearen eraldaketa sozialista defendatzen zuena metodo iraultzaileak erabiliz. SPDren kasuan, tendentzia erreformistak benetan sakondu ziren, bereziki buruzagitzako koadroen artean; legebiltzarreko taldean, sindikatuen zuzendaritzan eta alderdiaren erakunde ezberdinetako ehunka militanteen artean. Hautez-garaipenak, zinegotzien eta estatuko diputatuen kopuruak handitzeak, kapa berri baten goraldia ekarri zuen. Kapa berri horrek langile aristokraziatik eta intelektual burges txikien eskutik zetozen elementuak osatzen zuten, hauek gutxika erakundearen kontrola eskuratuz.

Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren degenerazio erreformista noraino iritsi zen, non Roxa Luxemburgo mailukada teoriko bat eman zuen zuzendaritza sozialdemokrataren mahai gainean, 1889an kaleratutako Erreforma edo Iraultza liburuan eskutik. Honezgero SPD-ren sektore marxista antolatzen hasi zuen, Liga espartakista sortuz, gerora Alemaniako Alderdi komunista bilakatuko zena. Urte guzti hauetan zehar aipagarria da, I. Mundu Gerran II. Internazionala indartzeko egin zituen saiakerak eta bereziki Alemanian 1918ko matxinadan parte hartu izana. Asken matxinada horretako parte hartzea bere bizia kostatu zitzaion, horrela 1919ko urtarrilaren 15ean Alemaniako indar armatuak exekutatuz.

Ikusita ze nolako luzapena izan duen biografia motz honek, auzi teorikoaren gaineko eztabaida hurrengo egunetan argitaratuko dudan iruzkin baterako utziko dut. Hona hemen, bere bizitza eta pentsamoldeak azaltzen duen bideo interesgarri bat:

 

 

FUENTE: http://topatu.info/iraultzaile-sozialista-eta-feminista-baten-ondarea-i/