Estrategia independentista klaseen arteko borrokaren indar eragile gisa

COMUNICADOS EHK
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

ESTRATEGIA INDEPENDENTISTA KLASE ARTEKO BORROKARAKO INDAR ERAGILE GISA

Irakurri PDFen

1. Ezker AbertzaleKomunistak “Independentzia eta Sozialismoa” leloa bere egin du eta agerian eramaten du jatorrizko oinarri politiko gisa, izan ere lema horrek argi eta zehatz adierazten du Euskal Herrian klase arteko borroka multzoak hartu duen forma historikoa.

2. Oinarri horren baitan bi helburu estrategiko daude: euskal testuinguru politiko burujabea lor-tzea eta adierazitako testuinguru burujabe horretan sozialismoa eraikitzea. Helburu horiek eska-tzen duten estrategia politiko eta soziala burujabetza nazionalerako estrategia sozialista da. Gaur egungo testuinguruan eta orain dela lau hamarkada Sozialismo Abertzalea sortu zenetik helburu horien indar eragilea independentismoa da. Agerian da Euskal Herriko langileriaren eta herri sekto-reen emantzipazio-prozesuaren forma eta edukia osatzen duen kontraesan nagusia independen-tziaren aldeko mugimendu soziopolitikoa dela.

 

3. Abertzale komunistok independentzia horrela ulertzen dugu: gizartearen errealizazio integrala, gizartearen nortasuna definitzen duena, ekoizpen-modua eta erakunde politiko eta sozialak antola-tzen dituena eta AUTODETERMINAZIOA oinarrizko printzipiotzat hartuta, nazioarteko harremanak ezartzen dituena.

4. Euskal Eremu Nazional subiranoa eratzeak ez dakar berez sozialismoa berehala lortzea; kon-trakoa esatea ilusio hutsetan erortzea izango litzateke, gizartearen indarren gaurko korrelazioei eta klase arteko borrokaren dinamika (bere osotasunean) osatzen duten eta erabakitzen duten ele-mentuei analisirako metodologia zehatza eta marxista ez aplikatzea izango litzateke. Hala ere, Euskal Eremu Nazional burujaberik gabe, sozialismorako bidea, zalantzarik gabe, oztopaturik ge-ratuko litzateke

5. Euskal iraultzaren prozesua, prozesu iraultzaile espainiarraren garapenari lotzen tematzeak Euskal Herriko errealitateari uko egitea esan nahi du, ez besterik, eta Euskal Herrian klase arteko borroka eremu autonomo bat dagoela ukatzea. Zalantzarik gabe Euskal Herria mobilizazio egoe-ran dago, langileriaren eta herri-sektoreen antolatze egoeran eta sistemaren aurkako erresisten-tziako dinamiketan sartuta dago, eta prozesu horiek guztiak Espainiako estatuan baino garatuago daude. Horri uko egitea aspaldian amaiturik beharko luketen eztabaidetara atzera itzultzea izango litzateke.
6. Ezker Abertzale Komunistak, klase arteko borrokaren gaur egungo fase hau, independentis-moa kontraesan nagusitzat duen fase hau, honela definitze du: HAUSTURA DEMOKRATIKOAREN FASEA.

1.1.- Haustura demokratikoa ildo politiko marxista eta iraultzaile gisa

7. Globalizazio kapitalistaren fase honetan, Euskal Herrian, Europako Batasuneko beste inon baino hobeto, baldintza politiko eta sozialak agertzen dira egungo eraso neoliberal inperialista eta faxistaren aurkako masa-mugimendua garatzeko.

8. Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak azken hogeita hamar urteotan egin duen erresis-tentziak, mugimendua bera sendotzeaz gainera, Europako gure testuinguruan agertzen ez diren herri antolamendurako zenbait jardunbide, demokraziako zenbait planteamendu aurreratu eta nor-tasuneko kontzientzia kolektibo aurrerakoia erein ditu gizartearen zenbait herri-sektore garrantzi-tsutan eta Euskal Langile Herriaren zenbait multzo esanguratsutan.

9. Hau da “euskal bereizgarria” delakoaren adierazpenik erabatekoena eta eragileena: gizarte-ehundura sendo bat egituratu izana, etorkizuna berea izan dadin borrokan ari den herri baten par-taide izatearen sen kolektiboa.

10. Estatuko aparailu errepresibo eta ideologikoak “euskal bereizgarri” hori deuseztatu nahi dute eta horretarako EAEko eta Nafarroako zipaioen laguntza daukate izan ere, jakin badakite Euskal Herrian gizarte-indar bloke bat osatzeko behar diren baldintza politiko-sozialak bildu daitezkeela, eta bloke hori eskubide politiko eta sozialak, banakako zein taldeko eskubideak ukatzen dituen egungo sistemarekin apurtzeko prozesuari ekiteko gauza izan daitekeela.

11. Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren historia eta Euskal Herriko komunismoaren his-toria ez daude akatsez salbuetsita, akats batzuk larriak, beste batzuk tamalgarriak; baina begi-bistan da ENAMaren jarduera politiko eta sozialaren alorrean biltzen direla indar aurrerakoien blo-kea osatzeko baldintzak eta ezarritako botereari erresistentzia aurkezteko jarduerak garatzeko baldintzak. Horiek ditugu frogarik nabarmenenak ongi egindakoak eta arrakasta politikoak ugari eta esanguratsuak izan direla. Arrakasta horiek honako printzipioan laburbildu daitezke: praxia teoria-ren zerbitzura, jarraian teoria jarduera politiko zehatzetan mamitu ahal izateko.

12. Abertzale komuniston apustua den indar sozialen Blokea osatzeko oinarria Euskal Langile Herriak eta herri-sektoreek subiranotasun politiko eta ekonomikorako duten eskubidearen defen-tsan datza, izan ere subiranotasun hori beharrezkoa da sistema politiko, ekonomiko eta kultur sis-temaren berregituraketari ekiteko. Zehazki, emantzipaziorako mugimendu historiko gisa, estrategia independentistaren esanahiak gaurko testuinguruan honakoa izan behar du:

13. 1.- Garapen iraunkorrerako eredu ekonomiko bat eratzea, bidezkoa, ekologiaren ikuspuntutik bideragarria izango dena, herritarren ongizatea bermatzeko gauza izango den sektore publiko eta sozial bat izango duena, eta merkatua arautzeko esparrua eskainiko duena, hura herritarren ba-nakako beharren zein behar kolektiboen menpe izango baita. Bestela esateko, programa neolibe-ralari aurre egitea hori guztia nabarmena den oinarri baten gainean: ekonomia neoliberalaren gal-tzaileok herritarren gehiengo zabala gara.

14. 2.- Inperialismoaren estrategia ukatzea, inperialismoak munduko herriak ezabatu, lapurtu eta esplotatu egiten baititu. Inperialismoa, militarismoa eta faxismoa oro har demokratok eta bereziki komunistok jo ta ke borrokatu behar ditugun gaitzak dira.

15. 3.- Euskal nortasun nazional eta komunitarioa defendatzea, nortasun aurrerakoia eta herri zapalduekiko elkartasuna adieraziko duena eta internazionalismo berri bat eratzeko konpromisoa izango duena.

16. 4.- Demokrazia zuzeneko eredu politikoaren aldeko apustua; herritarrek kontrol demokratiko eta partaidetza handiagoa izan dezaten behar diren tresna instituzionalak eratzea; demokrazia liberal formaleko egungo eredua gainditzea eta auto-antolakuntzako formak ontzat ematea, forma horiek gure nortasunaren ezaugarri garrantzitsuak baitira.

17. 5.- Euskal Herrian dauden gutxiengo etniko eta kulturalak integratzea; gutxiengo horiek migra-zio-mugimenduen ondorioak dira eta zokoratzea, lan-super-esplotazioa eta aurreiritzi arrazistak pairatzen dituzte. Gutxiengo horiei sarbide ematea askapen nazional eta sozialistarako gure egi-tasmoan.

18. Aurreko bost puntu horiek adierazten dute haustura demokratikoko gaurko fase honetan eus-kal estrategia komunista batek zer ardatz politiko plantea ditzakeen. Haustura hori bikoitza da: monarkikoekin eta zinez inperialistak diren errepublikazaleekin, betiere Euskal Herri demokratiko, anti-arrazista, solidario, euskaldun eta anti-inperialista baten abiapuntutik.

19. Zentzu horretan, teoriaren ikuspuntutik garrantzitsu eta erabilgarritzat jotzen dugu “sozialismo identitario” delakoak egindako ekarpena, honako testuingururako programa ekonomiko eta sozial aurrerakoi baten oinarri gisa.

20. Jakina denez, “sozialismo identitario” horren oinarriek zerikusi txikia dute komuniston helburu estrategikoekin; baina kontuan izan behar dugu, langileriak egun duen kontzientzia eta mobilizatze maila aintzat hartuta, eduki sozialista eta iraultzailea duen programa ekonomiko eta sozial bat aur-keztea V.I. Leninek “ezkerkeria” zeritzonaren adibidea izango litzatekeela, hau da, komunismoaren haurtzaroko gaixotasuna eta sektakeriarako bide zuzena, komunismo abertzalea herri sektoreen mugimendu errealetik urruntzeko bidea.

21. Gizartearen egungo ereduaren aurrean herri sektoreek eta langileriak bereganatu ditzaketen alternatibak aurkezteko premia. Egungo errealitate sozial eta politikoarekin bat datozen alternati-bak izan behar dira, bestela marxismotik eta sozialismo zientifikotik aldenduko ginateke, eta misti-zismoan, sektakerian eta auto-atseginean eroriko ginateke.

22. Zertarako balioko luke ekoizpeneko medioen sozializazioaz hitz egiteak, enpresak langileen kontrolpean jartzeaz hitz egiteak, baldin eta langileak sikiera lan munduko ezegonkortasunaren aurka edo kutsu faxista duten neurrien aurka mobilizatzen ez badira, esate baterako erakunde politikoak legez kanpo uztearen aurka? Oso gutxirako, ezpada, jarduera politiko eta sozial errealei bizkar emanez bizi garela pentsatzen jarrai dezaten.

23. Are gehiago, sozialismoaren kontzeptua berak ez dauka adiera bakarra ezta gutxiago ere. Ezker Abertzale Komunistaren baitan ere sozialismoa ulertzeko planteamendu ezberdinak daude.
24. Haustura demokratikoko fase honetan, langileriaren egungo egoera aintzat hartuta, klase ar-teko borroka berpizteak eta erradikalizatzeak ez du balio izango fasearen elementu erabakigarri eta nagusia kapital eta lanaren arteko gatazkan mantentzeko.

25. Ezinezkoa izango litzateke espazio honetan azaltzea langileriak ezagutu dituen eraldaketa konplexuak, eta kontrairaultzaren azken hiru hamarkada hauetan nola ezabatuz joan diren sub-jektu iraultzaile izateko gaitasuna eta baita klase bateko partaide izatearen kontzientzia ere. Baina oraindik ere guk garbi daukagu langileria dela edozein mugimendu iraultzaileren bizkar hezurra.

26. Subjektu iraultzailea den neurrian, langile mugimenduaren krisia, krisi sakona, egitura maila-koa eta, behintzat epe ertainean, konponezina da. Langile mugimendua sisteman barneratu izana, egitura mailan Estatuaren aparailuei loturik dauden alderdi politiko eta sindikatuei babesa eman izana, horren adierazgarri dira. Gertaera horiek ez dira esklusiboki Globalizazio Inperialista fase honetan agertzen, baina fase honen ezaugarria den metatze kapitalistaren eredua berreraiki iza-nak zatiketa-prozesuak, alienazioa eta klase-kontzientzia galtzeko prozesuak larriagotu ditu, eta hori, iraganeko beste fase batzuen aldean, era kualitatiboki desberdinaz gertatu da.

27. Modu eskematikoan, esan dezagun langileen gehiengoak duen ongizate materialaren maila nahikoa altua eta onargarria dela, gizartearen sektore honen zati batek sistemaren deslegitimazi-oaren bila ez borrokatzeko.

28. Euskal Herrian sozialismo abertzaleak, euskal prozesu iraultzailearen baldintza historiko eta zehatzetarako sortutako sozialismo abertzaleak, eremu teoriko eta praktiko gisa, orain dela urte asko ulertu zuen Europako ezker komunistan gaur eztabaidatzen dutena: gizarte kapitalista gara-tuetan sozialismoa eraiki ahal izateko, estrategia soziopolitikoak berriro formulatu behar direla eta estrategi horiek, oinarri iraultzailea izango duen mugimendu berri batean, oraintsu arte ohiko al-derdi komunistek eta erakunde iraultzaileek aintzat hartzen ez zituzten subjektu sozial eta politiko berriak bereganatu behar dituztela; esate baterako: neurriz kanpoko garapenaren aurkako mugi-menduak, patriarkatuaren aurkako taldeak, okupazioaren aldeko mugimendua, etab.

29. Horretarako, ENAMak bide berriak arakatu ditu eta Europako marxismoaren bereizgarria izan den eskolastikoa baztertu du. Horrela, euskal kontzientzia iraultzailea garatzeko moduko baldin-tzak sortu dira eta kontzientzia horrek “sozialismo erreala” delakoaren heriotzaz harantzago iraun du.

1.2.- Ezker Abertzale Komunistaren ekintza politikoaren ardatzak haustura demokratikoaren fasean.

30. Komunistok garatu beharreko lan politikoa bi ardatzen inguruan egituratu behar da:

31. Ekintza estrategiko independentista.

32. Subjektu iraultzaile sozialista berri baten berreraikuntza politiko eta antolamenduko berreraikuntzarako ekintza estrategikoa.

a) EKINTZA ESTRATEGIKO INDEPENDENTISTA.

33. Euskal Herriaren kasuan subiranotasunaren aldeko politikak oinarrizko bi abiapuntu ditu eta bi elementu horiek forma eta zilegitasuna ematen dizkiote prozesu independentistari. Lehenik eta behin, euskal gizarte politiko historiko baten berreskurapenari loturik dagoen subiranotasuna, bi estatu boteretsuagoek, espainiarrak eta frantziarrak, mendean hartu, zapaldu eta desartikulatu duten gizartearen berreskurapenari loturikoa; eta bigarrenik herriaren borondatetik sortzen den subiranotasuna, herriaren borondate horrekin bat datorren gizarte-eredu baten garapena berma-tzeko moduko erakunde politiko, ekonomiko, eta kulturalak eskuratzeko eskubide demokratikoa aldarrikatzen duen borondatea.

34. Elementu biek garrantzi berbera daukate, baina abertzale komunistoi interesatzen zaigu le-hentasunez subiranotasunaren kontzeptuan sakontzea, demokrazia eta sozialismoaren koordena-datan mugituko den Euskal Esparru Nazionalaren proiektuarekin konpromisoa duen herri-borondateari loturik dagoen subiranotasunaren kontzeptuan. Horregatik, gizarte-indarren bloke hegemoniko bat sortzeak bere biziko garrantzia dauka, aurreko atalean adierazitako baldintzak beteko dituena.

35. Ildo politiko estrategiko hori garatzeko tresna soziopolitikorik egokienak Herri-Batasuna eta Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua dira, eta komunistok horien atal garrantzitsu izan behar dugu.

36. Eta puntu honetan autokritika bat egin behar dugu independentismoa politikoki gizartean nola barneratu den ikusita. Ez da soziologoa izan behar egiaztatzeko oraindik ere Euskal Herriko gi-zarte sektore zabal batzuek estrategia independentista, nazionalista eta abertzaleen proiektutzat hartzen dutela. Independentzia etnizismoz, lurraldekeriaz eta kulturalismoz kutsatu da, eta prakti-kan elementu sozialak, klaseari loturiko elementuak, alde batera utzi dira eta hain zuzen ere ele-mentu horiek dira erabakigarrienak praxi iraultzailean. Horren zergatia nazionalismoaren ideologia-ren alorrean jardun izanean topatzen dugu, adierazitako kontzepzioa sustatu duen nazionalismo burges eta erreakzionarioaren alorrean jardun izanean.

37. Erabakigarria eta ezinbestekoa da euskal nortasun aurrerakoi eta sozialista bat garatzea, eus-kal nortasun erreakzionario eta etniko-folklorikoari aurre egingo diona.

38. ENAMaren estrategia iraultzaile gisa, independentismoak elementu etniko eta kulturalari le-hentasuna eman dio eta ez klase elementu sozialari, EAJ-EA blokearekiko enfrentamendu ideolo-giko eta politikoaren bidez eta praxi zein diskurtso abertzaleen erradikalizazio handiago edo txikia-goaren ardatzaren gainean, betiere helburua adierazitako blokearen herri-sektoreen indarrak me-tatzeko helburuarekin.

39. Estrategia horren muga estrukturalak behin eta berriz geratu dira agerian, izan ere ENAMak eta Herri-Batasunak adierazitako jarduera horretan arrakastarik dutenean eta EAJ-EA blokearen herri-sektoreek abertzaletasun erradikalagoaren aldeko apustua egiten dutenean, EAJ eta EAko agintariak egoeraren aurrean erreakzionatzeko gauza izaten dira, Lizarrako itunetan edo “Ibarretxe Plana”rekin gertatu zen bezala. Bloke horrek baditu gure ahaleginaren zati handi bat kapitaliza-tzeko behar diren aparailu ideologiko, mediatiko, ekonomiko eta errepresiboak.

40. Bestalde, praxi abertzaleari lehentasuna eman izanak ez du lortu lan-esplotazio maila garran-tzitsua pairatzen duten sektore sozialak ENAMean barneratzea, izan ere sektore horiek, alineazi-oaren aurrean eta diskurtsoak izan dituen ezaugarri etniko eta kulturalen aurrean, indar estatalis-ten Blokean sartzea hautatu dute, ez baitute sentitzen ENAMak eurak ordezkatzen dituenik. Ezker abertzaleak ez ditu kontsideratu Langile klasekoak ez diren herri-sektoreak –esan nahi dugu He-goalde eta Iparraldean dauden langile autonomo ugari horiek, enpresari ertain eta txikiak, kapital trasnazionalaren interesen aurka daudenak – oligarkiarekiko interes politiko eta ekonomiko hete-rogeneoak dituzten sektoreen gisa. ENAMa maila handi edo txikiagoan abertzale erradikalak baili-ran soilik zuzendu zaie, eta ez Kapital Handiaren etsai gisa eta, horrenbestez, Europa Batasunak sustatzen duen politikaren etsai gisa.

41. Gizarte-indarren bloke alternatiboa artikulatzeko helburuan, udal mailako erakundeetan eta auzoetan ekintza politikoari ekitea ezinbestekoa da, esparru horietan herri-mugimendua hasi bai-taiteke kontzientziazio eta mobilizatze-estrategiak garatzen, hau da, KONTRA-BOTERERAKO estrategiak garatzen.

42. Horregatik gure ustez ENAMean eta Ezker Abertzale Komunistaren oinarrizko apustu estrate-gikoa da Euskal Herriko herri eta hirietan egitura mistoak lortzeko borroka, udal erakundeen or-dezkariek eta Herri-Mugimenduaren ordezkariek osatutako egitura horiek gizartearen errealitatea-ren alor guztiak jorratu beharko lituzkete (Ingurumena, Gaztedia, Kirolak, Hirigintza, Garraioa, etab.)

43. Erreformatutako frankismoak eta ultra-jakobinismo frantziarrak inposatutako demokrazia for-malak ekarritako kontzeptuetatik sortzen den partitokraziak eragin duen gaur egungo amildegiari aurre egin behar diogu, kontzeptuok guztiz bertikalistak, ustelduak eta antidemokratikoak baitira.

44. Gaur egun, partitokraziaren inguruan bildu diren botere-taldeak, Hego Euskal Herriko herri eta hiri gehienetan, apartheideko uneetaz baliatzen ari dira erakundeen edo udalen ondare publikoa-ren pribatizazioan aurrera egiteko. Aldi berean, Paris eta tokian tokiko sateliteak (RPR, UDF,PCF) Ipar Euskal Herrirako erakunde propioak lortzeko sortu den Iparraldeko mugimendu garrantzitsua-ren aurka lerrokatzen ari dira. Nekazaritzako Ganbararen aldeko apustuak eta unibertsitateen al-darrikapenak Frantziako estatuaren botereak beren onetik ateratzen dituzte eta horiekin batera baita euren transmisoreak ere, Iparraldeko jauntxoak.

45. Bruselan ere patxadaz hartzen dute arnasa Hego Euskal Herriko udaletan bigarren indarra izandakoa erakundeetatik bota zutenez geroztik, horrekin batera ilegalizazioak, iruzurrak, zinego-tzien postuen eta zenbait alkatetzaren lapurretak etorri diren arren. ENAM udaletan egonik, politika ultraliberala, herri-borondatea ez errespetatzea eta pribatizazioak ez dira hain errazak, eta eskui-neko indarrek eta sozialdemokrazia guztiek herriaren bizkarrera egindako kudeaketa eta pribatiza-zioak bermatzearen aldeko hautua egin dute, izan ere politika ildo hori inposatu baitute “Democra-cia Española S.A.”-ren atzean dauden talde ekonomikoek, erregimen hau alderdi politikoentzat eta sistemaren aldekoentzat behin irabazi handiko negozio izugarria bilakatu eta gero.

46. Hala ere, ilegalizazioak direla medio, hobetu behar dugun horretan buru belarri sartzeko den-bora oso baliagarria daukagu. Erregimenak beti ukatu egin dituen partaidetza eta kudeaketa gar-dena eskaintzea, behin udal erakundeetara, foru erakundeetara eta Nafarroako Parlamentura itzu-lita.

47. Presta gaitezen herriari hitza eta erabakia itzultzeko. “Orain herria, orain bakea” diogu. Horri gehitu diezaiogun: “Orain Herri Erabakiaren Garaia!” eta ez dezagun zalantzarik izan zentzu horre-tan aurrera egitean abertzaleak eta ezkerreko indarrak gehiengoa diren udalbatzetan.

48. Iparralde eta Hegoaldeko auzo eta herriek kontsultatuak izateko eskubidea daukate, eta era-bakitzeko eskubidea daukate udalbatzek eurengan eragin zuzena izango duten erabakirik hartzen dutenean. Zazpi lurraldeetan, gure herriaren txoko guztietan, auzo-lagunekin asanbladak egiteak, ENAMak Herri-Mugimenduaren auzokoekin izango dituen harreman berrien bizkar-hezurra izan behar du.

49. Ezker Abertzaleak ezin du ontzat jo partitokrazia monarkikoaren edo partitokrazia jakobino-errepublikarraren eredu bertikala. Herri-Mugimenduaren garaia da, batez ere langileriaren intere-sen aurka eta herri-klaseen interesen aurka datozen eraso berri eta gogorrak aurreikusita.

50. Eta gure helburuei honakoa ere gehitu behar diogu: okupazioaren aldeko Euskal Herriko mu-gimenduaren defentsa, gure herriaren Ipar eta Hegoko gazteek aisialdia auto-kudeatzeko eta kul-turaren alde egiten duten borrokaren defentsa.

b) SUBJEKTU IRAULTZAILE SOZIALISTA BERRI BATEN BERRERAIKUNTZA POLITIKORAKO ETA ANTOLAMENDU ARLOKO BERRERAIKUNTZARAKO EKINTZA ESTRATEGIKOA.

51. Aldi berean, eta jakinda estrategia independentistak lehentasuna izan behar duela, abertzale komunistok politikoki eta antolamenduaren aldetik berrindartu beharra dugu.

52. Ezker Abertzale Komunistaren garapen politikoaren eta antolamenduaren garapenaren mailek neurri handi batean baldintzatuko dituzte haustura demokratikoak hartuko duen forma eta ezauga-rri politiko eta ekonomikoa. Garapen maila horiek aurrerakoitasun gradu altuagoa emango diote haustura demokratikoari, eta eskubide sozial eta politikoak modu sakonagoan garatzeko gaitasuna emango dio.

53. Horrekin batera, sozialismorako igarobidea askoz errazagoa izango da baldin eta herri borro-ketan eta herri mugimenduetan txertaturik dauden erakunde iraultzaile boteretsuak baditugu eta gizartearen eredu alternatibo bat badaukagu.

54. Ezker Abertzale Komunistaren alor ezberdinak politikoki eta antolamenduaren aldetik ere bat etortzea premia politiko atzeraezina da. Baina hobe dugu prozesu hori motela baina segurua iza-tea, eta ez batasun abstraktu batera deitzea, desberdintasun garrantzitsuak badirelako, ez bereziki desberdintasun politikoak, baizik eta antolamendua eta metodologia ulertzeko moduan, eta des-berdintasun horiek atzerapenik gabe konpondu behar dira.

55. Jakin badakigu prozesu iraultzaile batean behin eta berriz hausturak agertzen direla, eta haus-tura horiek fase berriak ekartzen dituztela, indarren korrelazio berrien araberakoak.

56. Fase horiek ezin dira agertoki estankoak izan, kristaldutako adostasun batzuk definitu-takoak, horrela prozesua neutralizatuko litzatekeelako eta mugimendu iraultzailea zikiratuta geratuko litzateke; horrela gertatu da historian ustezko itun aurrerakoi batzuen ondorioz. Mugimendu iraultzailean bakarrik sortu daitekeen dialektika bide jarraitua da, oztopoak eta jausiak ditu, baina amaiera arte bide jarraitua da. Eta prozesu horretan borroka ideologikoak indar aurrerakoien baitan ikuspegi berriak irekiko ditu (klase arteko borroka) eta horren eraginez mugimenduak sortuko dira, grabitate zentro berri batzuengana.

57. Gizarte indar abertzale eta aurrerakoien blokea indartzearekin batera, klase arteko borrokaren dinamika erradikalagoa bilakatuko da, izan ere aipatutako Blokeak oposizio basati eta gupidaga-bea aurkituko du –eta orain ere aurkitzen du- klase dominatzaile espainiarrek, frantziarrek, EAE-koek edo nafar-faxistek eragindako oposizioa.

58. Herrien subiranotasunak eta politika ekonomiko eta sozial aurrerakoiak –ez sikiera sozialistak- martxan jartzeko herriek duten eskubidearen defentsak, etsai amorratua dute klase kapitalisten alderdi transnazionaletan. Kapitalismoaren eta haren eranskinek, alderdi transnazionalek, Estatua-ren Aparailuak kontrolatu eta kudeatu egiten dituzte.

59. Beste alde batetik, subjektu iraultzaile sozialista horren berreraikuntzak Patriarkatuaren aur-kako borroka bere gain hartu behar du, ezaugarri nagusi gisa, oinarrizko elementu gisa.

60. Patriarkatua sistemak asmatu duen oinarri errepresiboa da. Patriarkatuak obedientzia itsua ezartzen du, eta politikoki eta sozialki zuzentzat hartzen diren jokabideak ezartzen ditu, hau da, sistema beraren jokabideak. Balore libre eta berririk gabe ezin daiteke gizarte libre eta berria egon. Hezkuntza / diziplina arloko sistemaren elementuen zeregina kate erreakzionarioa baldintza one-tan mantentzen dela bermatzea da, eta geroz eta erasokorrago, xenofobo eta militarista den kapi-talak zapaltzen dituen alorren potentzial eraldatzailea itzaltzen du.

61. Horiek horrela, adierazi beharra dugu Ezker Abertzale Komunistarekin identifikatzen garen emakume eta gizonok Euskal Herrian patriarkatuaren aurka jarduten duten erakundeak sendotu behar ditugula, inolako zalantzarik gabe, hori baita Euskal Herriko gizon eta emakumeok daukagun zeregin komun eta demokratikoa.

1.3.- Euskal Langile Herriaren eta Herri Mugimenduaren etsaiak

62. Euskal Herrian, subiranotasunaren eta independentziaren aldeko proiektuaren etsaiak bi fronte handitan batzen dira. Independentismoaren etsai “deklaratuak”, Espainiaren eta Frantziaren batasun Sakratua defendatzen dituztenak, PSOE, PP, RPR, UDF, PCF eta euren eranskin sindika-lak: UGT, CCOO, CGT eta CDFT. Horiei patronalaren erakunde espainiar eta frantziarrak, eta euskal lurretan eurek dituzten sukurtsalak gehitzen badizkiegu parez pare izango dugu “Demokra-zia Organiko” berriaren ikuspegi osoa, frankismoaren eta jakobinismoaren oinordekoa den demo-krazia organikoa. Haientzat, haietako edozeinentzat, Euskal Herriaren zapalkuntza politiko, eko-nomiko eta kulturala Estatu-politika da.

63. Independentziaren beste etsaia, “deklaratu gabekoa” eta ezkutuan egoteagatik oraindik ere arriskutsuagoa, izan ere komeni zaionean aliatuaren itxura hartzen baitu, EAJ-EAk Na-Bai-rekin osatzen duten blokea da. Azken horiek ez dute “Espainiaren Batasun Sakratua” aipatzen, horren ordez “subiranotasun partekatuaz” hitz egiten dute, “atxikipen libreko federalismoaz” edo “estatu libre atxikituak” gisako formula harrigarriez hitz egiten dute. Iparraldean AB ere ziurgabetasunean mugitzen da, aukeratu dituen itunek ez baitiote lehentasuna eman ekintza-batasun abertzaleari, euren politika iparreko herrialdeetan oinarritu dute eta ezin uler daitekeen itun-politika bati ekin diote, horren ondorioz Frantziako Estatuko berdeekin akordio batzuk egin dituzte eta horrek egiazko nahastea sortu du Euskal Departamenduaren inguruan; aldi berean independentziaren aldeko estrategia nazionala alboratu eta ukatu egin dute.

64. Bi korronteek fraseologia ezberdinetatik abiatzen badira ere, ohitura politiko ezberdinetan sor-tutako hipoteketatik abiatzen badira ere, eta eguneroko politikako zenbait alorretan ezadostasunak badituzte ere, arrazonamenduko bi ildo horiek oinarrizko elementu komun bat daukate: gaurko eredu neoliberalaren defentsa eta kapital transnazionalaren interesen defentsa, horretarako he-rrien askatasunaren aurka eta gizartearen herri-sektoreen aurka eginez.

65. Izan ere, eta hau beti izan behar dugu gogoan, Euskal Marko Nazionalaren Independentziak ondorio garrantzitsuak izango lituzke, bai ekonomia mailan bai eta politika mailan ere. Ondorio horiek jaun eta jabe ibiltzen diren oligarkien interesetarako mehatxu zuzena izango lirateke.

66. Ondorio horien artean, oso garbi dago Europako Batasunetik aterako ginatekeela, jakina, eta puntu honetan gure iritziz ez gara politika-fikzioan sartzen ari. Espainiako eta Frantziako estatuekin haustean, berez Europako Batasuneko testuingurutik kanporatuko gintuzkete eta horrenbestez gure estrategian aintzat hartu beharreko hipotesietako bat da.

67. Europako Batasunetik ateratzeak eta proiektu sozialista batean oinarritutako gizarte-politika aurreratuak martxan jartzeak, metaketako eredu kapitalistaren berregituraketa ekarriko luke. Be-rregituraketa horrek aurrez aurre bere aurka izango lituzke euskal kapital transnazionalaren intere-sak, azken finean besteak bezain aberrigabe eta esplotatzailea den kapitala.

68. EAJren kudeaketa ekonomikoa dela-eta, ustezko aurrerakoitasun onuragarri bati buruzko zenbait mito sustraitu da euskal gizartearen arlo zabaletan. Egia da, oligarkia politiko eta ekonomi-koak EAEn ezarri duen erregimen ekonomikoak baditu ezberdintasun batzuk formula neoliberal eta autoritario “puruekiko”.

69. EAEko erregimenaren propagandak ustezko politika sozialak puztu eta goraipatu egiten baditu ere, onartu behar da nolabaiteko oinarri erreala badutela... batez ere Espainiako Estatuko egoera-rekin alderatzen baditugu.

70. Ezinbestekoa da mito horiek neutralizatzea horiek osatzen baitute EAEko eregimen politiko zipaioari zilegitasuna ematen dioten ideologia. Forma neoliberal eta nagusikeriazko formak leundu izana, Euskal Herriko herri-mugimenduaren indarraren seinalea da, bestela esateko, euskal oligar-kiak bere programa ezartzeko duen ezintasunaren seinalea –programa hori, elementu ekonomi-koen aldetik eta politika atzerakoien aldetik PPren programaren parekoa da-, Boterearen Blokea-ren eta Herri Mugimenduaren indarren arteko korrelazioaren egoera adierazten du.

71. Bereziki Ezker Abertzalearen aurka baina oro har ENAMen aurka bultzatu duten eraso erre-presiboa, Euskal Herri Mugimendua egituratzeko estrategiei euskal oligarkiak, oligarkia espainia-rrak eta frantziarrak ematen dioten erantzuna da. Egituratze horren garapenean, sendotzean eta gaur duen indarrean Ezker Abertzaleak berebiziko zeregina bete du.

72. Euskal klase kapitalistaren frakzio menderatzaileek, hau da, kapital transnazionalari loturik dauden frakzioek eta EAJ-EA Blokearen elitean dauden euren eranskin politikoek, aspaldidanik dakite estrategia independentista euren interesen aurkakoa dela, euren arerioa dela eta larriki kal-tetzen dituela oligarkia menderatzaile horren interesak. Euskal Marko Nazionalaren Independen-tziak metatze kapitalista neoliberalaren ereduaren gainbehera dakar, Europako Bloke Inperialistan (Europako Batasuna ere esaten zaio) sarturik dagoen ereduaren gainbehera.

73. Ez “Fronte Espainiarrak” ez “EAEtar-nafar Fronteak” ez eta fronte jakobino frantziarrak ere, ezin dute Independentismoaren aldeko apustua egin, independentismoak euren interesen honda-mendia dakarrelako. Euskal Langile Herriaren artean independentismoaren irudi ezkorra hedatzea Fronte horien lorpena izan da.

74. Botere ideologiko eta politikoa sendotzeko klase menderatzaileek erabili duten estrategietako bat, gizarte-eredu alternatiborik ez dagoela dioen sinismena sustatzea izan da, sistema posibleen artetik, sistemarik onenean bizi garela sinestaraztea, noizean behin sistema hori eraldatzea posi-blea den arren. Horregatik, euren interesen aurkako erasotzat hartzen den guztia “herritarren inte-res guztien” aurkako eraso gisa aurkezten da.

75. Izan ere “Ekonomia Zientzian” adar berria sortu da eta adar hori, “Fronte espainiarraren” inte-res atzerakoi eta inperialistentzat lan eginez, ustezko planteamendu zientifikotatik abiatuta inde-pendentismoari zilegitasuna kentzen ahalegintzen da, eta Independentziak ekarriko lituzkeen kal-teak iragartzen ditu, Euskal Herria Albania bezala amaituko lukeela adierazten du, eta txirotasuna, miseria eta beste desgrazia bibliko batzuk zabalduko liratekeela esaten du. “Sezesioko ekonomia” delakoa da eta hori finantzatzeko, sustatzeko eta gidatzeko “Espainia handia eta librea” leloarekin txunditurik dagoen akademiko, ekonomilari eta ustezko intelektual andana bat dago.

76. Oker dagoen eta oinarri intelektualik ez duen euren nagusikeria neoliberal eta atzerakoi horre-tatik, euren diru-iturri den ezarritako boterearekiko duten mendekotasun horretatik, “Historiaren amaiera” heldu dela dioen logikaren menpean eta gaurko gizarte-ereduak alternatibarik ez duela dioen logikaren menpean jarraitzen dute.

77. Ibarretxe jaunak, Imaz jaunak eta EAJn edo euren baliokideak diren EAn agertzen diren Kapi-tal Handiaren beste ordezkari batzuek erabiltzen duten fraseologia berriak ere, aurrekoen oso an-tzekoa den logika erakusten dute. Horren adibidea ikusten dugu “Burujabetasuna” kontzeptuaren ustezko antzinatasuna bat-batean deskubritu dutenean non eta Europan “Globalizazioak dakartzan erronka berriak, etab, etab...” aipatzen dutenean.

78. Benetan zaharra dena zera da: Euskal Kapital Handiak Espainiako metatze kapitalistaren tes-tuinguruarekin duen lotura estrukturala, testuinguru horretatik etekin mamitsuak atera baitituzte, bai Francoren Diktaduran, bai Erreforma Politikoaren garaian baita “Demokrazia Organiko berriko” egungo fase honetan ere.

79. Independentziak etekinen hazkundea ekarriko balu, EAEko Kapital Handiak eta bere adar politikoak, EAJ-EAk, aspaldian altxatuko zuketen independentismoaren bandera, baina ez da hori gertatu eta, horrenbestez, Ezker Abertzaleak ordezkatzen duen independentziaren aldeko herri-mugimendu aurrerakoia ezabatzen saiatu dira, eta horretarako lankidetza aktiboan aritu dira Es-painiako estatuarekin eta Frantziakoari bere zereginean jardutea utzi diote.

80. ¿Eta Izquierda Unidak eta Ezker Batuak defendatzen duten “atxikipen libreko fedealismo” ho-rren inguruan dagoen hutsune teoriko eta politikoa? Ezker espainiarraren ohiko akatsak berriro planteatzen ditu, ez baitu ulertzen Espainiako estatuaren baitan dauden nazio askapenerako bo-rroken izaera aurrerakoia.

1.4.- Europako Batasuna diktadura burokratiko neoliberal eta inperia-lista gisa

81. Haustura demokratikoaren estrategiaren barruan Europako Batasunaren eraikuntzaren ingu-ruan Abertzale Komunistok daukagun jarrera politikoak bere biziko garrantzia dauka. Ez da opor-tunismo politikoko kontua, Europako klase kapitalisten frakzio ekonomiko eta finantzarioen botere absolutua sendotzeko erabiltzen diren zapalkuntzako eta mendekotasun ekonomiko eta politikoko estrategien multzoei zilegitasuna eta forma juridikoa ematen dizkion ardatzaren oinarriak begien bistan uztea da kontua.

82. Langileak eta Europako Batasuneko herri-sektoreak alternatiba historiko baten aurrean gaude, maila guztietan ondorio larriak izan ditzakeen alternatiba baten aurrean.

83. Oparotasuna eta ongizatea gutxiengoarentzat soilik gordeko duen etorkizun baten aldeko apustua egiten badugu, azpigaratutako gizarte kapitalisten espoliatzearen alde eta ingurune eko-logikoak agortu eta hondatzearen alde egiten badugu, orduan Europako Batasunarena garai hau-ekin bat datorren eredu ideala da.

84. Bestalde, bilatzen duguna ekologiaren aldetik garapen iraunkorreko eredua baldin bada, ber-dintasunezko eredua, herrien duintasuna errespetatuko duen eredua bilatzen baldin badugu, Eu-ropako Zuri eta Kontsumitzaile Kaudimendunen Batasun Zoriontsutik kanpo geratzeak dakarren ustezko hondamendiaren aldeko apustua egin beharko dugu.

85. Hautatu beharra dago. Ez dago beste aukerarik, gaurko ereduan parte hartuz eredu hori eral-datzeko posibilitate gehiagorik ez dago. Gauden puntu honetan erradikalismoak elementu nagusia izan behar du, bestela europarrok gure duintasuna ongizate material ziztrin baten truke eta geroz eta eskubide mendreagoak eskaintzen dituen “zaintzapeko demokrazia” baten truke galduko dugu.

86. Indar sozial menderatzaileen Blokeak urtetan zehar lurralde ideologikoa prestatu du Europako herritar guztiok sinis dezagun Europako Batasunetik kanpo ez dagoela ez etorkizunik ez eta oparo-tasunik ere. Espainiako estatuaren kasuan, eta neurri apalagoan Euskal Herriaren kasuan, Euro-pako Batasuna panazea gisa eta kalte guztien konponbide gisa ulertzen duen pentsamoldea, ino-zokeriara hurbiltzen da.

87. Ezker Abertzale Komunistan defendatzen dugun eta praktikatzen dugun estrategia indepen-dentistak aurreneko premisa ukatzen du: herri sektoreen eta Euskal Herri Langilearen etorkizun eta oparotasuna euskal marko nazional eta subirano baten eraikuntzatik abiatuta soilik lor daiteke.

88. Soilik herrien subiranotasunaren defentsa kontsekuentetik abiatzen bagara aurre egin ahal izango diegu eraginkortasunez Europako Batasunaren ezarpen neoliberal eta antisozialei. Soilik abiapuntu horretatik gizarte demokratiko baten oinarriak eraiki daitezke eta “askatasuna ala segur-tasuna” bezalako eztabaida faltsuak alboratu daitezke, izan ere eztabaida horiek faxismoaren ezaugarriak dira eta oso modako dira Europako Batasun “liberal” eta “demokratikoan”.

89. Euskal komunistok ez gara Europaren aurkakoak, Europa demokratiko baten aldeko apustua egiten dugu, Europa sozialista eta ez inperialista baten aldeko apustua, besterik ez. Ez gehiago ez eta gutxiago ere.

1.5.- Subiranotasuna, gaurko Europako Batasunaren aurrean alternatiba sozialista eta demokratiko gisa

90. Europako Batasuna gaur egun osatzen duten estatu kapitalista europarrek subiranotasunaren zati esanguratsu bat mugiarazi dute; nazioz gaindiko erakundeetara eraman dute eta erakunde horiek Europako herritarren kontroletik kanpo daude.

91. Iraganean, errealitatea baino fikzioa izaten amaitu bazen ere, hauteskunde-prozesuen bitartez herritarrek tokian tokiko gobernuek praktikatzen zituzten politika ekonomiko eta sozialen gaineko nolabaiteko kontrola zeukaten. Horregatik, Europako hauteskunde-sistemetan bloke politiko nagu-siak diren demokrazia kristautik edo sozialdemokraziatik kanpo, Ongizate Estatuaren ideia Sis-tema Kapitalistari zilegitasuna emateko ardatz nagusietako bat zen.

92. 80ko urteetako amaieratik aurrera, baina batez ere Maastrichteko Ituna aplikatzen hasi zene-tik, hau da 1992tik, politika neoliberalen etengabeko aplikazioaren zutoinetako bat, Europako era-kunde burokratikoen diktaduraren ezarpena izan da, kapital europar transnazioalaren interesen zerbitzupean dagoen burokrazia, alegia.

93. Estatuetako gobernuek dagoeneko ez diete euren boto-emaileei azalpenik eman beharrik poli-tikek “ekonomia berriaren” formak adierazten zituztelako, “globalizazioaren erronken” politikak adi-erazten zituzten eta indar horien aurrean, erantzukizuna eta etorkizuneko oparotasunaren izenean, gobernuek ezin dute oposiziorik ageri -ez eta nahi ere-.

94. Horrenbestez, lan munduko malgutze programa, enpresen leku-aldaketak, dumping soziala, espekulazioko kapitalaren mugarik gabeko hedatze hori, pribatizatzeak etab. ez dira gobernuen jarduerak, “Globalizazioa” eta Europarren Batasun Zoriontsua dira horrelako programa eskatzen zutenak.

95. Intelektual organikoak, solasaldi mediatikoetako protagonistak eta gainerako berbontziak “Es-tatuaren amaieraz” hasi ziren hizketan, Globalizazioa eta Informazioaren Gizartea kontzeptu magi-koak bilakatu ziren, mistizismoz beterikoak eta gogoeta sakonak egin ziren kontzeptu horien ingu-ruan, betiere helburu jakin batekin: Kapital Handiari zerbitzua egitea.

96. Estatuaren ustezko amaierari buruzko tesiak oinarririk gabeko gezur baldarrak baino ez dira. Politika ekonomiko subiranoei ekiteko duen gaitasun eza, ekonomian esku ez hartzea eta politika sozialak alde batera etengabe utzi izana ez dira garaien emaitza soilak, ez dira joera “neutroak”. Kapitalismo Globalizatuaren fase honetan jokabide horiek ongi diseinatutako eta planteatutako politiken ondorioak dira eta plangintza horren helburua Estatua bere zeregin nagusian –sena ema-ten dion zereginean- eragingarriagoa izatea da, alegia: sistema kapitalistaren erreprodukzioa ber-matzea, metaketa ziurtatzea eta krisi sozialak eta ordena publikoaren urraketak ekiditeko moduko zilegitasun mailarik eta adostasunik lortzea tokian tokiko errealitateetan.

97. Subiranotasunaren kuota handiak nazioaz gaineko zenbait erakunderi lagatzeak, Estatuaren boterea berrindartzea dakar, izan ere horiek Kapitalaren frakzio transnazionalen tresnak baitira.

98. Estatu kapitalistek praktikan jartzen dituzten politikek klase arteko borrokaren dinamikan, bere osotasunean, dagoen indar-korrelazioa adierazten dute. Ezker iraultzailearen ahultasunak kapita-laren aldeko gaurko indar-korrelazioa azaltzen du eta “Amaierako Programa” gauzatzeko izaten ari diren inpunitatea ere azaltzen du.

99. Estatu bakoitzean politika neoliberalak ezartzeko erritmoak desberdinak dira, jakina. Oraindik ere politika horiek geldiarazten saiatzen diren erresistentziako mugimenduak egon badira, klase kapitalistaren frakzio ezberdinen eta inertzia historikoen arteko kontraesanik bada, baina helburu nagusia bete da: politika ekonomiko subiranoak garatzeko gaitasuna deuseztatzea, boterera irits litekeen alderdi politikoa edozein izanik ere...

100. Beste alde batetik, Europako Batasunak Estatu Batuen eragingarritasun berberaz harrapa-kinetan eta lapurretan aritzeko moduko Bloke Inperialista bilakatzeko bokazioa mantentzen du. Antzinako “sozialismo errealeko” gizarteak dumping soziala praktikan jartzeko atzeko patioa bila-katu izana eta horko langileak “industria-erreserbarako armada” bilakatu izana, Zapaterotarrak, Ibarretxetarrak eta Kapitalaren gainerako zerbitzariak saltzen ahalegintzen diren demokraziaren Europaren materializazioaren adierazpenak dira.

1.6.- Globalizazioaren aurreko alternatiba Euskal Herriatik

101. Gure iritziz, Ezker Abertzale Komunistaren adar ezberdinen arteko bateratasunaren bila aritzeko prozesua etorkizunean sozialismoak zer izan behar duen eta zer ez duen izan behar ez-tabaidaren inguruan egitea denbora eta energiak galtzea da, izan ere ezin izango ginateke espe-kulazioaz harantzago joan edo norberaren edo taldearen desioak adieraztearen harantzago joan.

102. Klase arteko borroka eta gizartearen indarren blokeen arteko indar korrelazioa dira pro-grama sozialista iraultzailearen eduki erreala zehaztuko dutenak.

103. Lan militanteak, konpromiso iraultzaileak eta praxi politikoan taktika eta estrategia kontzep-tuen arteko desberdintasunak argi eta garbi ulertzeak gure helburuaren arrakasta erabakiko dute, alegia, antolamendu aldetik erreferentzia-gunea eta erreferentzia-gune politiko eta ideologiko ko-munista bilakatzea. Arrakasta, jakina, ez da ohiko eskemen esku etorriko, ez da etorriko gure bu-ruari “langileriaren abangoardia” deitzearen eskutik, masak guregana etorri zain geratzen garen bitartean.

104. Leninek oso ongi definitu zuen gurea bezalako egoeretan praxi iraultzailea zein baldintza-tan garatu behar den, izan ere gure egoeran langileria eta herri mugimendua mobilizatuko badira eraldakuntza txiki batzuk lortzeko izango da, eta ez besterik. Testuinguru honetan, dauden mugi-menduetan parte hartu behar dugu eta “aldakuntzetako fase” batean gaudela jakitun izan behar dugu, honek dakartzan zapuzketa, amore emate eta epe laburrean fruiturik ematen ez duen azpiko lan guztiarekin.

105. Independentziak kapital handiaren gehiegikeriei muga jartzeko aukera eskaintzen du eta elementu hori trebetasunez maneiatu behar dugu. Subiranotasunetik ahalik eta ateramendurik handiena lortu behar dugu kapital handiaren erasoaldirik bortitzenak geldiarazteko eta merkatuen arauen apurketaren aurrean, lan munduan eskubideak galtzearen aurrean, gure bizi-mailak eten-gabe behera egitearen aurrean edo eskubide sozial, zibil eta politikoen etengabeko galeraren au-rrean gutxieneko aldarrikapen gradu batzuk sozializatzeko.

106. Estrategia horrek klase borroka garatzeko fase aurreratuago baterako eta indarren korrela-zioa aldatzeko oinarriak ezartzen ditu. “Helbururik handienak” bilatzen dituen programa sozialista baten eskutik ildo “ortodoxo” baten aldeko apustua egiteak, ezinbestean, sektarizazioa dakar, kon-tzientzia piztuen duten herri-sektoreen mugimendu errealetik aldentzea dakar eta horrek praxi le-ninistaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat errotik ukatzen du.

107. “Langileen abangoardiei” buruzko eztabaida antzuetan geratzeak, sozialismo erreala deitu-tako erregimenen erorketaren zergatiari buruzko eztabaida antzuetan geratzeak edo Stalin, Trotski edo Mao teoriko on edo txarrak diren eztabaidatzen geratzeak klase menperatzaileei lagunduko die komunismoa deuseztatzen amaitzeko euren lanean.

108. Euskal Herrian Globalizazioaren aurrean alternatiba bat sortzea prozesu bideragarri, era-gingarri eta politikoki garrantzitsua izateko bakar-bakarrik ENAMetik abiatuta egin daiteke. Globali-zazioaren, kapitalismoaren patriarkatuaren eta faxismoaren aurkako borroken heterogeneotasun eta aniztasuna artikulatzeko eta egituratzeko gauza den mugimendu bakarra da ENAM, betiere erresistentzia globaleko proiektu batean.

109. Ezker Abertzale Komunistak erresistentziako proiektu horren partaide izan behar du, eta parte hartu behar du eskubide osoko kide gisa; gure espazio politiko eta soziala Euskal Nazio As-kapenerako Mugimendua da, eta espazio horretan komunistok mugimendu gisa, korronte antolatu gisa egituraturik egon behar dugu.

110. Ezker Abertzale Komunistak Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren baitan bere bu-rua antolatu, sendotu eta garatu behar du barne mugimendu baten gisan, korronte komunista anto-latu baten gisan eta horren garapen, hazkunde eta politika errealean eraginik izateko gaitasuna Ezker Abertzalearen berrindartzearen zalantzarik gabeko seinalea izango da, eta klaserik gabeko etorkizuneko gizartera iristeko bidean, Euskal Herrian sozialismoa lortzearen aldeko apustu garbia-ren seinalea izango da.

111. Mehatxatzen gaituzten erronka politikoek eta etorriko diren kolpe sozial eta errepresiboek emakume eta gizon komunista eta iraultzaileen erantzukizunari dei egiten diete.

112. Ezker Abertzaleari leialtasuna diogu eta, 50 urte igaro badira ere, erreformatutako frankis-moa, jakobinismo frantziarra eta eurek behar dituzten laguntzaileak bizitza errealean oinarritutako agenda politikotik ezabatzen saiatu diren bide politikoak jorratzen kontsekuenteki eta koherenteki jarraitzen duten horiei ere leialtasuna diegu. Agenda politiko horretan Ipar Euskal Herriko auzia ere sartzen dugu eta baita Frantziako penintsulan zein Afrikako eta Polinesiako kolonia lotsagarrietan Estatu frantziarrak zanpaturik dituen beste herri batzuk ere.

113. Argi eta ozen esaten dugu: independentzia eta sozialismoa aldarrikatzen dugu Ezker Aber-tzalearen barruan, basakeri kapitalista eta inperialistaren aurrean alternatiba gisa.

ERANSKINA

114. Agiri honen helburu nagusia etorkizunean egingo diren eztabaiden testuingurua izatea da, bai eta hemen aurkezten diren puntuen edo egin daitezkeen ekarpen berrien garapenerako tes-tuingurua izatea, betiere ekintza politiko komunistako egiazko programa baten gunea osatuaz.

115. Agiri hau egiteko erabili den metodologia “oinarria” izan den agiri batetik abiatzea izan da; aipatu agirian, egungo egoerarako ekintza politikoko zenbait ildo aurkezten ziren, hobeto ala txa-rrago adieraziak; agiriari zenbait ekarpen, iradokizun eta ohar lotu zaizkio, betiere “oinarrizko tes-tuarekin” erabateko kontraesanean ez egoteko baldintzapean.

116. Horren arrazoia ez da zentsuran bilatu behar, ez eta asmo txarreko arrazoietan, baizik eta eragingarritasuneko irizpide soiletan, “oinarrizko testuaren” edukia ez indargabetzeko arrazoietan, izan ere testua irakurri duten kamarada gehienak, kritika zehatz batzuk alde batera utzita, bat etorri baitira horren edukiarekin.

117. Jakin badakigu azken agiri hau ez dela aho-bateratasunaren ondorioa. Kritiken izaera ain-tzat hartuta, zaila izango da aho batez onartutako testurik lortzea, baina lerro hauen bidez dei egi-ten diegu testu honi uko egiten dieten kamaradei, beste testu alternatibo bat aurkez dezaten.

118. Garrantzitsuena da eztabaidari berriz ekin zaiola, Euskal Herrian produkzio politiko eta teo-riko marxistari berriz ekin zaiola eta hori, berez, aurrerapauso kualitatiboa da.

Euskal Herrian,
2005 urria