TORTURA EUSKAL HERRIAN

COMUNICADOS EHK
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Estatu egituren itzalpean, hainbat hamarkadetan zehar, etengabeko praktika basatia pairatu behar izan dugu Euskal Herrian. Gure burkideek, kamaradek, sufritu behar izan duten praktika krudel horri tortura deritzo. Milaka eta milaka herritar izan dira jazarriak eta torturatuak gure herrian; bortxaketak, jipoiak, itotze-saioak, astinduak, bakartze behartuak, elektrodoak, exekuzio simulakroak eta abar, eta abar. Poliziaren inkomunikazio aldian, behin eta berriz, errepikatu izan dira tortura salaketa hauek. 

Baina, tortura ahalbidetu zuen egitura politiko-juridikoa (inkomunikazioa eta salbuespen legeria) ez da inoiz aldatu, izan ere, torturaren erabilera Espainiaren, Frantziaren eta klase menderatzaileen helburu politikoak lortzeko oso eraginkorra izan da. Azken urteetan, agertoki politiko berriaren eraginpean, tortura salaketak gutxitu badira ere salbuespen legeriak bere horretan dirau. Etorkizun hurbilean, askapen borroka berrindartzen denerako, Estatuak prest izango du bere errepresio-makinaria osoa. Beraz, ez gaitezen engaina. Tortura, zoritxarrez, ez da iraganeko praktika; eta oraindik giltzapean, bahiturik, diren euskal preso politikoek badakite zertaz ari garen. 

Estatuak biolentziaren monopolioa bere interesen mesedetan erabiltzen jakin badaki eta erabilpen hori legitimatu dutenak zein izan diren ezin dugu ahaztu. Giza eskubideen defentsa eta bakea aldarrikatzen duten horien artean aurki ditzakegu torturaren erantzule politikoak. Errepresio indarrek ez zuten inolako konplexurik izan biolentziarik bortitzena nahieran erabiltzeko, euskal “demokratek” hauspoa ematen zieten bitartean. 

Duela 35 urte, otsailaren 13 goibel hartan jakin genuen Joxe Arregi euskal militantea torturaturik hil zutela Carabanchelgo espetxean. Ez dezagun ahaztu gure historia. Ez ditzagun ahaztu oraindik-orain tortura arriskuan dauden euskal herritarrak. Memoriarik gabeko herria etorkizunik gabeko herria da!

Euskal Herriko Komunistak (EHK)