Euskal gazteriari eta errepresaliatu politiko orori elkartasuna adieraziz Euskal Herriko Komunistak (EHK), antolakundeko kideok gaur arratsaldean Gasteizko Artiumetik abiatu den herritarron martxan parte hartu dugu.
Herri libre batean bizi nahi badugu ezin dugu onartu gutariko bat gehiago Espainiako epaileen logika inperialistaren aginduz espetxeratua izatea. Bestalde, askapen mugimenduaren aurkako jardunean indar unionistei ezinbestekoa zaie PNVko buruzagi eta kaputxadunen kolaborazioa. Hain zuzen ere, hauexek dira Euskal Herriaren burujabetza eta askapen sozialaren bidean herri xeheak dituen etsairik handienak.
Azken gertakariak salatzeko eta euskal gazteriari elkartasuna adierazteko kalean izango gara.
GORA EZKER ABERTZALEA! GORA EUSKAL GAZTERIA!