Aurtengo mendi martxa uztailaren 28an Bastida hasi eta abuztuaren 4an Gernika bukatuko. Izena emateko: Maite (659070019) edo Xabi(696297999)
P$E -Portugalete, ESAITen aurka ESAITek 8 eguneko mendi martxa antolatu du.
Eta seigarren etapa Portugaleten bukatuko da.
Kiroldegian lo egiteko baimena eskatu diogu udalari baina P$Eko zinegotzi arduradunak ezetz esan digu. Jarrera lotsagarri hau salatzen dugu.
07" TOURRA. ESAIT AUBISQUERA
Pirinioetan (Aubisque) izango gara. Uztailaren 24an arratsaldean euskal festa eta 25an, goizean bizikleta igoera Aubisquera.
ESAIT
http://www.esait.org/
2007 ESAIT VII MENDI MARTXA
Oharra:
Nazkaturik gaude, nazkatuta hezkuntza sistema inposatu batean hezitzeaz herri honen etorkizuna. Nazkatuta euskara estatu espainol eta frantsesaren zanpaketagatik hiltzera kondenatuaz bizirautera. Eraso sexistek ez dute etenik, euskal gazteria lan baldintza prekarioetan lan egitera behartua dago, segurtasun neurri ezagatik hil egiten gaituen arren...
Laudion 700 etxe huts baino gehiago dauden bitartean, gure eskubideekin espekulatu eta gazteak kale gorrian uzten gaituzte. Amurrion, etxebizitzak neurri gabe eraikitzen jarraitzen duten bitartean, etxe duin baten jabe izateko eskubidea mirari bilakatu dute. Arazo honen aurrean uzten diguten irtenbide bakarra, alokairu soziala da eta hori ere ukatua zaigu.Urduñako gaztetxea, Euskal Herriko beste gaztetxe asko bezala desalojatua izan da, eta bertako gazteak antolatzeko aterperik gabe geratu dira. Aski da!
Horregatik, aurten ere gure eskualdeko mendietara igoko gara, gure eskubide eta aldarrikapenen irrintzia bailara osora iritsi dadin. Entzun gaitzatela!
Horretarako, bigarrenez, hiru egunetako Mendi Martxa antolatu dugu, Amurrion ekainaren 29an hasi eta antolatzen hasi berri den Artziniaga, eta Okondo zeharkatu ondoren uztailaren 1ean Laudiora iritsiko dena.
Biharko eguna esnatzean, begiak ireki eta obrak baino gehiago ikusi nahi ditugu .Jaberik eta erabilerarik ez duten pareta grisen ordez, zelai berdeak usaindu. Gaztetxeetan gazte mugimendua entzun. Ama lurra bortizki erasotua ez dela sentitu, Abiadura Handiko Trena aurrera eraman ez den proiektu bat bihurtu delaren lekukoa izan.Gazteak gara eta gure herrian gazte eta aske bizi nahi dugu, ez al da nahikoa arrazoi?
BILDU, ERABAKI ETA INDEPENDENTZIA IRABAZI!!
Kalean nahiz mendian erabiliehna
(Uztailak 28 – Abuztuak 4)
BASTIDA – GERNIKA
Izen ematea zabalik !!!
ETAPAK 2007
v1. go Etapa: Bastida-Beranturi UZTAILAK 28, LARUNBATA
v2.go Etapa: Beranturi_kuartango UZTAILAK 29, IGANDEA
v3.go Etapa: Kuartango-Urduña UZTAILAK 30, ASTELEHENA
v4.go Etapa: Urduña-artziniega UZTAILAK 31, ASTEARTEA
v5.go Etapa: Artziniega-Balmaseda ABUZTUAK 1, ASTEAZKENA
v6.go Etapa: Balmaseda-Portugalete ABUZTUAK 2, OSTEGUNA
v7.go Etapa: Portugalete-Mungia ABUZTUAK 3, OSTIRALA
v8.go Etapa: Mungia-Gernika ABUZTUAK 4, IGANDEA
IRAUPENA ETA DISTANTZIAK:
8 eguneko zeharkaldi bat da, Bastidan hasi eta Gernikan amaituko dena. Egunean bataz besteko 7-8 orduko txangoa egiten da, batzuetan dexenteko desnibelak aurkiturik. Goizeko 8etan, dianarekin batera hasten gara, eta gutxi gora behera atsaldeko 6ak aldera amaitu, tartean 20-32 km ibiliz.
LOLEKUAK ETA DUTXAK:
Lotarako pilotalekuak, polikiroldegiak edota eskolak erabiltzen ditugu. Beraz bakoitzak eraman beharra dauka bere lo zakua.
Dutxatzeko edota bainatzeko aukera, eta beste okerrik ezean, etapa amaiera bakoitzean eskura izango dugu.
GARRAIOA:
Hasiera puntura hurbiltzeko, bi autobus zerbitzu egongo dira, Eibar-Durango-Bilbo-Bastida eta Donosti-Tolosa-Beasain-Altsasu-Bastida ibilbideak egingo dituztelarik. Azken egunean alderantziz egingo luke ibilbide berbera. Dena den, azken unean eta jendearen jatorria kontutan hartuta ziurtatuko litzateke aurreratutako ibilbide hori. Tartean gehitzen joango den jendea, bere kabuz antolatu behar da.
Eguneroko txangoa egiteko soberan diren trasteak garraiatzeko, hau da, lo zakuak, janaria, eta abar, antolakuntzak jarritako kamioia erabiliko da. Beraz, nahikoa izango da gainean bizkarzorro txiki bat eramatea.
OTORDUAK:
Antolakuntzaren esku geratzen da eguneroko gosaria eta txangoan zehar behar den ogia eta fruta. Bestelakoak norberaren ardurapean geratzen dira. Beraz, sardexka, koilara, edalontzia eta pertsona batek 8 egun mendian behar dituen gauza guztiak eraman behar ditu.
Normalean janari erosketak egiteko aukera izango da etapa bakoitzean.
Litekeena da han edo hemen afariak antolatuta izatea. Beraz, nahi duenak eta aurrez ordainduz gero, aukera hauetaz baliatu daiteke. Era berean, azken egunean etapa eguerdi aldera amaitzen denez, bazkaria izango da.
BIDEAN ZEHAR:
Egunero ibilbidea ezagutzen duen gidariren bat joango da aurrean, eta talde osoaren koordinazioa bermatzeko mugikorrak, walkiak, G.P.S-a eta hainbat tresna baliatuko ditu antolakuntzak. Ibilbideen zehaztapenak jasoko dituen liburuxka bat ere emango zaio ibiltari bakoitzari, tokian tokiko hainbat pasadizu interesgarrri ezagutera emanez.
Ibilbidean zehar, oso tarte txikiak izan arren, badira errepidez ibili beharreko lekuak. Beraz, komeni da txaleko aproposak bizkarzorroan eramatea.
Bideo grabazio batzuk egingo dira egunero, amaieran oroitzapen gisa DVD bat bidaliko zaiolarik partaide bakoitzari (Izen ematearen salneurrian sartuta dago).
Gosariak prestatzeko, lolekuak goizetan garbitzeko, kamioia kargatzeko, bidea markatzeko eta honelako zeharkaldi bat aurrera eraman ahal izateko, denon kolaborazioa eskatzen du. Beraz, egunero antolatzen diren taldeetan partehartzea eskatzen da.
OSASUNA ETA ERANTZUKIZUNAK
Behar duenak antolakuntzak jarritako botikinak izango ditu eskura.
Bakoitzaren erantzukizuna da mendi martxa honetan parte hartzea. Istripu baten aurrean, norbera egiten da erantzule.
PRESTAKUNTZA
Ez da beharrik eliteko kirolaria izatea, bainan fisikoki tonu egoki batean egotea komeni da, eguneroko gora beherak eta iraupenak kontutan harturik. Beraz, indar aulezi baten aurrean gertatuz gero, norberak antolatu beharko luke etxerako itzulera. Antolakuntzak erabilitako kotxe eta kamioiak zeharkaldiaren beste zereginetako dira.
IZEN EMATEA
Azaltzen den Kutxa zenbakian sarrera egin eta deitu izena emateko.
Zeharkaldi osoa 155 €
Zekarkaldi erdia 80 €
Egun solteak borondatea
Maite: 659070019
Xabi: 696297999