x IKASLE ABERTZALEAK
ESKOLA IBILTARIA '07 - UZTAILAK12, 13, 14 - GALDAMES-SANTUTXU
Eskola Ibiltaria udan burutzen dugun ekimena da. Euskal ikasleriak nahi, behar eta aldarrikatzen duen eskola eredua praktikara eramaten dugu, hiru egun hauetan.
Egun inposatzen zaizkigun hezkuntza sistema arrotz eta atzerakoietatik urrunduz: euskaraz biziz, ingurunearekin harreman osoz, pedagogia eta didaktika metodo ezberdinak erabiliz, gu geu gara ikasle eta irakasle. Ezagutza hurbila bultzatuz eta balore askatzaileetan bizitzen dugu Eskola Ibiltaria.
Proiektua duela zortzi urte jarri genuen martxan eta azkeneko zazpi urteotan, Baztanen (2000), Bizkaiako kostaldean (2001), Urbasako mendizerran (2002), Anboto eta Aizkorriren magaletan (2003 Durango-Segura), Pirinioetan (2004 Orreaga-Donibane Garazi), Enkarterrin (2005 Karrantza-Balmaseda) eta Gipuzkoako kostaldean (2006 Zarautz-Ondarru) burutu ditugu. Aurten gure helburua Eskola Ibiltaria Enkarterritik abiatzea da, Ezkerraldea zeharkatuz Santutxuraino ailegatu dadin.
ZER IKUSI ETA IKASIKO DUGU?
Eskola ibiltariaren filosofiari jarraiki, aurten ere Euskal Herriko eskualde batean zehar abiatuko gara, baina oraingo honetan, zehar ildo nagusia izango dena definitu dugu eta laguntza bezala kuadernotxo bat argitaratuko dugu, Eskola Ibiltariaren nondik norako orokorrak jasoko dituena
EGITARAUA
Uztailak 12: Galdames- Trapaga
11:30 Galdamesera iritsi
12:00 Harrera ekitaldia
12:30 abiatu
13:30 Koadernoan azalpena
14:30 Bazkaria La Arboledan
16:00 Interpretazio guneara bisita
17:30 abiatu Reinetarantz
19:00 Trapagara iritsi
19:30 Ezagutza jolasak
21:30 afaldu
22:30 Altxorraren bila
Uztailak 13: Trapaga-Sestao
8:00 Esnatu
8:30 Gosaria
9:30 abiatu
10:30 *Koadernoaren azalpena
12:00 abiatu
13:30 Hitzaldia Serantes mendian: Abra, Superportua vs Ingurumena
15:00 bazkaldu
16:00 abiatu
17:30 Sestaora iritsi
18:00 mahai-ingurua: Desindustrializazioa eta migrazioa
20:00 aisialdia
21:30 afaria
23:00 Kantautorea
Uztailak 14: Sestao-Santutxu
8:00 Esnatu
8:30 Gosaria
9:30 Koadernoaren azalpena
11:00 Ibilbidea barkuan
13:00 Gazteon Sare internazionalista
14:00 Santutxura iritsi
- Jai herrikoien inguruko hitzaldia
- Poteoa santutxuko koadrillekin
- Mania
- Ekitaldia
- Afaria
- …………………………………….
IZENA EMATEKO
Web orriaren bidez egin dezakezu . Ondoren, bankuan ordainketa egin beharko duzu.
Honez gain, bonoak salgai egongo dira ibilbideko herrietan. Bertan erosi ditzakezu nahiago baduzu.
*azken epea: uztailak 10
OHARRAK
Gosaria eta afaria antolakuntzaren esku gelditzen da, baina bazkariak norberak eraman beharko ditu.
Lotarako zakua eta esterila beharrezkoak dira.
Ibilbidean zehar, motxilak antolakuntzak garraiatzen ditu, hala ere, komenigarria da motxila txiki bat eramatea, eguneko bazkariak eta badaezpada txubaskeroa eramateko.
Ikasle Abertzaleakek autobus bat antolatuko du Galdamesera ailegatzeko, apuntatzerakoan argibideak emango zaizkizue!