MARTXAREN AURKEZPENA

JUVENTUD
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

X Gazte Martxa '07

Gaur Laudion egin den prentsa agerraldi batean Gazte Martxa '07 ren aurkezpena egin dute. Hainbat gazte izan da bertan, euskal gazteria independentistaren ekimen erraldoia aurkezten. Betagarri taldeak egin du aurtengo martxaren abestia, eta taldeko kideak ere aurkezpenean izan dira.

MARTXAREN AURKEZPENA

Gazte Martxaren aurkezpen oharra:

Gure izarra independentzia!!!

  • Gaztetxeak, gazte komunikabide alternatiboak, ikasle borrokak,... Azken urteetan euskal gazteriak makina bat dinamika jarri ditu mahai gainean gazteok ukatuak ditugun eskubideak borrokatu eta alternatibak plazaratzeko asmoz. Gazteok zer esan handia dugu gaur egun herri honek bizi duen errealitatearen inguruan eta beharrezkoa duen iraultzarako bitartekoak eraiki ditugu errebeldiaz eta ilusioz.
  • Baina proiektu guzti hauek ezin ditugu ulertu independentziaren norabidean ez baldin badira. Independentzia da euskal gazteon eskubideak bermatuko dituen eta gure bizimodua era askean garatu ahal izateko bitartekoak eskainiko dituen proiektu bakarra.
  • Azkenaldian, batzuen aldetik, saiakera berezia egoten ari da independentziaren proiektua zapuztu eta garatu ahal ez izateko, eta beraien makinaria guztia martxan jarri dute gazteon ilusiorekin amaitu eta jarrera sumiso eta indibidualismoan eror gaitezen. Noiz eta urteetan zehar herri honek bizi izan duen eta bizi duen gatazka politikoa gainditzeko aukera errealak dauden honetan.
  • Horregatik, euskal gazte independentistok herri honen garapenean gure ekarpena egiten jarraitu eta apirilaren 6an gure izarraren bila abiatuko gara. 3 egunetan zehar milaka gazte batuko dituen gazte martxa jarriko dugu abian helburu argi batekin: gure izarra den independentzia irudikatzea.
  • Martxari hasiera 6an Arabako Untzaga herrian 12:00tan egingo dugun ekitaldi batekin emango diogu eta 3 egunetan zehar herri desberdinetatik pasako gara 8an Laudion, aberri egunaren testuinguruan, gure izarra topatu eta gazte herri independentea irudikatuz. Ondorioz, martxak 3 etapa izango ditu:
    • 6an Untzagatik Mendeikara.
    • 7an Mendeikatik Okondora.
    • 8an Okondotik Laudiora.
  • 3 egunetan zehar, martxa ekimen ugarirekin osagarrituko dugu: ikusentzunezkoak, ekitaldiak, jokoak, hitzaldiak, kontzertuak,? eta azken egunean, Laudion, amaiera emango diogu 20:00tan burutuko dugun ekitaldi batekin eta ondoren egongo diren kontzertuekin. Kontzertuan honako taldeek parte hartuko dute:
    • Oliba gorriak, Kop, Kaotiko, Los Delincuentes eta Betagarri. Bide batez, aurtengo gazte martxarako Betagarrik egin duen abestia aurkeztu nahiko genuke eta euskal gazteri osoa animatu eros eta zabaldu dezan.
  • Gazte martxako bonoaren prezioa 33Etakoa izango da eta bertan akanpatzeko aukera, gosariak, Laudioko bazkaria eta kontzertuetarako sarrera barnebilduko dira. Bestela, kontzertuetarako sarrera 15Etakoa izango da eta egunean bertan 18E.
  • Honengatik guztiagatik, euskal gazteri osoa animatu nahi dugu gazte martxarekin bat egiteko eta independentziaren bidean indarrak biltzen joateko. Klasetik, lantegitik, gaztetxetik,... bakoitza bere eremutik, baina guztiok izar amankomun baten bila, independentzia.
  • Hilabete honetan zehar Euskal Herriko herri eta auzo guztietan martxaren berri ematen jarraituko dugu hitzaldiak, gazte egunak, mobilizazioak, bertaratzeko autobusak,... eta bestelako hainbat ekimen antolatuz. Eta nazioartean ere, bira bat egingo dugu bertatik ere ekarpen handia egin behar delako independentziaren norabidean, Europa ezkerretik eraikitzeko bidean eta estaturik gabeko nazioen arteko elkarlanean. Hilabete honetan zehar nazioartetik egingo dugun bira honek martxan ere bere isla edukiko du munduko gazte antolakunde desberdinen agerpenarekin.

 

·Horregatik jarraitu dezagun lanean eta jarraitu dezagun independentziari ateak zabaltzen.

GURE IZARRA INDEPENDENTZIA!!!