Gaur, azaroak 24, mobilizazioak burutu ditugu goizean Baionan eta ikastetxe eta unibertsitateetan eta arratsaldean Sestao, Algorta, Lekeitio, Iruña, Altsasu, Tafalla, Gasteiz, Laudio, Donostia, Orereta, Arrasate, Hernani eta Ordizian Segi gazte erakundearen aurkako epaiketa politiko zentzugabea salatzeko asmoz. Euskal Herrian arrotza den Epaitegi Gorenak hilabeteko prorroga eskatu du Segiren aurkako sententzia erabakitzeko, beti ere bi aukeren artean: ilegalitatea edo terrorismoa.
Independentzia eta sozialismoaren bidean segi borrokan segi antolakuntzan!!!
Gaur, azaroak 24, mobilizazioak burutu ditugu goizean Baionan eta ikastetxe eta unibertsitateetan eta arratsaldean Sestao, Algorta, Lekeitio, Iruña, Altsasu, Tafalla, Gasteiz, Laudio, Donostia, Orereta, Arrasate, Hernani eta Ordizian Segi gazte erakundearen aurkako epaiketa politiko zentzugabea salatzeko asmoz. Euskal Herrian arrotza den Epaitegi Gorenak hilabeteko prorroga eskatu du Segiren aurkako sententzia erabakitzeko, beti ere bi aukeren artean: ilegalitatea edo terrorismoa.
Bide horretan gogor salatu nahiko genuke azken egunotan komunikabideen eta agintari politikoen ahotan egondako jarrera. Lehenengo egunetik guztiek zentratu dute eztabaida ilegalitate eta terrorismo parametroetan, absoluzioaren aukerari inolako tarterik utzi gabe. Larria iruditzen zaigu, ardura eta konpromisoa eskatzen duen momentu politiko honetan, horrelako mezuak zabaltzea. Segi, herri honen eraikuntzan eta gazteriaren eskubideen defentsan lan egiten duen gazte erakundea da, eta ondorioz absoluzioa da ulertu daitekeen sententzia bakarra. Bestelako edozein erabaki garatu beharreko prozesu demokratikoan oztopo bezala ulertu behar dugu.
Estatuei minimo demokratikoak errespetatzea dagokie. Autodeterminazioa eta lurraldetasuna dira askatu beharreko korapiloak, baina hauek inolako kanpo esku hartzerik gabe askatu behar dira eta Euskal Herriaren eta euskal gazteriaren aurkako erasoak mantentzen diren bitartean ezinezkoa izango da.
Horregatik dei egiten diegu agintari politiko eta komunikabideei arduraz, konpromisoz eta anbizio politikoarekin jokatzeko. Irtenbideak bilatzeko garaia da eta ez oztopoak jartzeko. Momentu hauetan prozesuaren itzulgarritasunaz hitz egiten egotea arduragabekeri galanta iruditzen zaigu. Prozesu demokratikoa itzulezina izango da guztiok alde batera uzten baditugu interes partidistak eta askatu beharreko klabeetaz hitz egiteko ardura hartzen badugu.
Segi gazte erakundetik prozesu demokratikoan gure ekarpena egiten jarraituko dugu eta independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan aurrera tinko egiteko ardura berresten dugu. Honela, dei egiten diogu euskal jendarteari eta bereziki euskal gazteriari Segiren aurkako oldartze hau gogor salatzeko eta hurrengo asteetan burutuko diren mobilizazio zein ekimenetan parte hartzeko, herria izango delako herri presioaren bidez prozesu demokratikoa benetan itzulezina egingo duena. Independentzia eta sozialismoaren bidean, segi borrokan segi antolakuntzan!!!
Burutu diren mobilizazioen inguruko informazioa:
- Atzo, Deustuko unibertsitatean 35 lagunek kontzentrazioa burutu zuten.
- Ibaetako kanpusean 50 lagunek kontzentrazioa burutu dute.
- Debako institutuan 30 lagunek kontzentrazioa burutu dute.
- Leioako kanpusean 175 lagunek manifestazioa burutu dute.
- Bilboko Gabriel Aresti institutuan 45 lagunek kontzentrazioa burutu dute.
- Irunen 2 ikastetxeetan paroak konbokatu dituzte eta kontzentrazioa burutu dute.
- Goierri ikastetxean 40 lagunek kontzentrazioa burutu dute.
- Gaur goizean ere, 70 lagunek kontzentrazioa burutu dute Baionako kontsulatu espainolaren aurrean eta ondoren manifestazioa burutu dute Baiona ttipira.
- Ordizian, arratsaldeko 19:00tan 120 lagun inguruk manifestazioa burutu dute
- Algortan, arratsaldeko 20:00tan 200 lagun inguruk manifestazioa burutu dute. Zipayoen bi furgoneta atzetik jarraika eduki badituzte ere, manifestazioa arazorik gabe burutu da.
- Gasteizen, 600 lagunek bat egin dute arratsaldeko 20:30tan burutu den manifestazioan.
- Burutu ditugun mobilizazioak arrakastatsuak izan badira ere, gogor salatu nahi dugu PNVren zipayoek Donostian eta Sestaon erakutsitako jarrera.
- Sestaon, arratsaldeko 20:30tan 200 lagun bildu dira Gasko plazan. Manifestazioa abiatu da, baina bapatean zipayoak agertu dira. Gazteek, hala ere, manifestazioari eutsi diote, tentsio uneak bizi izan dira eta azkenean zipayoek manifestazioaren aurka pelotazoak bota eta kolpeka hasi dira.
- Donostian, aldiz, 170 lagunek manifestazioa abiatu bezain pronto honen aurka gogor oldartu dira. Hala ere gazteek bigarren manifestazio bat burutzen saiatu dira alde zaharreko kaleetan barrena, baina hau ere pelotazoka sakabanatua izan da. Gainera gazte bat atxilotu dute nahiz eta ondoren aske geratu den.
- Manifestazioak burutu dira baita ere Arrasate, Laudio, Iruña, Tafalla, Altsasu, Lekeitio eta Oreretan.
SEGI
2006 / 11 / 24